lunes, 29 de octubre de 2012

Zein izango da paperezko egunkarien etorkizuna?


Behin eta berriz entzungo dugu, 'gaur egungo gazteek ez dute irakurtzen'. Esaldi hori entzuten dudan bakoitzean horrela pentsatzen duen jendea guztiz erratuta dagoela pentsatzen dut. Gaur egungo gazteok beste euskarri batzuetan irakurtzen baitugu. Kalera irten eta paperezko egunkaria erosten dutenak, kafetegi batera sartu eta goizeko lehenengo kafea hartzen duten bitartean egunkaria irakurtzen dutenak gure guraso eta aiton-amonak izaten dira normalean.

Etorkizuna gazteen eskuetan dagoela ikusita, 'Zein izango da paperezko egunkarien etorkizuna?' Guztioi noizbait burutik pasa zaigun galdera da. Tristea da horrenbeste urtez gure artean izan dugun paperezko egunkariak egunak kontatuta dauzkala pentsatzea, egunen batean bizitza amaituko zaiola sinestea. Honen arrazoi garbia da Internet. Konturatu gabe paperezko euskarritik euskarri digitalera pasatu gara, eguneko edozein ordutan eta edozein tokitan gaudelarik munduko edozein egunkari irakurtzeko aukera daukagu. Ondorioz, paperezko egunkarien salmenta asko jaitsi da azken urteotan. Arazo honi aurre egiteko irtenbiderenbat topatu behar dugula nabaria da, baita gazteon esku dagoela irtenbidea topatzea ere, beraz, has gaitezen lanean berandu izan baino lehen.

Bien bitartean esperantza galtzen den azkena izaten omen da, eta nik paperezko egunkaria desagertuko ez denaren esperantzarekin jarraituko dut.    

No hay comentarios:

Publicar un comentario